Aurtengo ekainekoak

Aurten ez dugu egitarau oso zabalik egingo Ekainean. Herriko aldizkarian idatzi genuen bezala “talde txikixa gara, oso txikixa, eta kide danak oso lanpetuta gabiz.” Dena dela, ekimen parea izango ditugu:

-Ateazkenean, hilak 25, gaueko 9tan zinean “Arrakala, zirrikutu bat haitzean” dokumentala emango dugu, eta sopresatxoak izango ditugu, parte hartze bereziren bat eta abar. Arrakala hetero-arauaren inguruan egin berri den dokumentala da, duela oso gutxi argitaratua (pasa den ekainak 13an aurkeztu zenetik egingo den lehen bideo-emanaldia delakoan gaude). Egileen esanetan: “normaltzat saldu diguten haitz zurrun horren erraietan ez gara gustura sentitzen, eta galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian, Arrakala proiektua jarri dugu martxan. Euskal Herria lurralde eremutzat hartuta gai hori lantzen duen ikus-entzunezkorik ez dagoela ikusita, Topatu gazte proiektu komunikatiboa eta Bilgune Feminista elkarlanean, lantalde bat osatu eta jende sare baten laguntzaz, euskarri nagusi gisara dokumental bat izango duen tresna kutxa osatzen ari gara.”

Hori guztia aurkeztuko digute gustura asko ikusten den dokumentalaren bidez. Ondoren eztabaidatu edo komentatzeko aukera izango dugu, hala nahiez gero.

-Larunbatean, hilak 28an, eta aurreko dokumentalari keinu eginez, “Heteroaraua arrakalatuz, Soraluze arroxa eraiki” lemapean elkarretaratzea egingo dugu Plaza berrian.

Azpian uzten dizkizuegu kartelak eta gurekin bat egiteko gonbidapena luzatzen dizuegu!

arrakala_kartela_MUTUA ekaineko jardunaldiak

Advertisements

Martxoan “United in Anger”

Kaixo denori!

Azarotik ixiltasunean egon ondoren asko pozten gaitu zuengana bueltatzeak, oso gustuko dugun dokumentala porposatzeko gainera.

United in anger” “amorruak baturik” bezala itzuli daiteke. 2012an egindako dokumental honek amorruarekin lotura handia duen gaia jorratzen du: HIESaren krisiari aurre egiteko sortu zen antolakunde politiko erradikal baten historiari, ACT UP elkarteari hain zuzen ere, New York hirian sortua 1987an. ACT-UPen esanahia “Aids Coalition To Unleash Power” da, alegia, HIESaren inguruko koalizioa, boterea askatzeko. Urte askotan, New Yorken sortu eta laster mundu osora zabaldu zen elkarte ez-zentralizatu eta erradikal honek HIESaren kontra borrokatu zuen ikuspegi politiko erradikal batetik, mahai gainean jarri gaixotasunaren gestioaren atzean izkutatzen ari ziren zapalkuntza aspektuak: homofobia, matxismoa, arrazakeria, klasismoa…

HIESa gaixotasun politiko bezala definituz, sarraskiaren arduradun politikoak seinalatu eta alternatibak eta exijentzia zehatzak plazaratu zituzten aldi berean, jende multzo zabal eta anitza elkartuz haien ekimenetan.

“United in Anger” LGTB komunitatearen borroka politikoaren memoriaren zatia da, eta aldi berean pista eta aukera itzelak ematen ditu jarduera politikoa bera kritikoki pentsatzeko.

Trailerra ez dugu azpitituluekin topatu, baina noski pelikularen emanaldian azpitutuluak egongo dira!

Transexualidades hitzaldiaren grabaketa eta osagarriak

Dakizuen bezala, pasa den hilak 2an Miquel Missérekin “Transexualidades, otras miradas posibles” liburua aurkeztu genuen Soraluzeko zineman. Aurkezpena ederra izan zen eta baita haren ostean sortu zen eztabaida, aberasgarraia eta interesgarria erabat. Ikusita gure zerrendan bazaudetela batzuk ez zinetenak bertan izan, pentsatu dugu egokia izango litzatekela mezu hau bidaltzea, bertan aipatu ziren baliabide osagarri batzuk helarazi asmoz.

-Hasteko, eta bertan egon ez zinetenentzat, archive.org atarian zintzilikatu dugu hitzaldiaren grabaketa. Hitzaldi hutsa jarri dugu, ondorengo eztabaidarik gabe, izan ere, jendearen hitzak ez ziren horren ongi ulertzen (grabagailuren kokapenagatik). Hitzaldia entzun edo jeisteko hemen klik egin dezakezue eta bertara jo. Hitzaldia Creative Commons lizentziapean dago, jatorria onartuz eta lizentzia berdinpean eginez gero, erabiltzeko baimena ematen dizuena.

Hitzaldia jeitsi

guia AMPGIL gurasoen elkarteak egindako gida, genero rol eta portaera ez-arautuak dituzten haurren gurasoentzat. Gai hau eztabaidan atera zen eta uste dugu jende gehienak gustura irakurriko duela gida hau. Egin klik irudian PDFan jeisteko (gazteleraz).

Aldi berean, helarazi nahi genizkizuen Miquel Misséren pare bat artikulu labur, gazteleraz daudenak. Lehengo artikuluan “Gorputz okerraren” metaforaren inguruan aritzen zaigu (ikusi hemen), eta bigarrenean transexualitatea eta haurren inguruan (ikusi hemen), biak ala biak larunbateko eztabaidan agertu ziren gaiak.

Amaitzeko, gomendagarria iruditzen zaigu ere berria egunkarian Miquel-i egindako elkarrizketa. Milesker Maite Asensio!

Espero dugu erabilgarriak izango zaizkizuela! Ondo izan eta hurrengo zinema arroxara arte!

Urria trans, azaroan!

Hilabete batzutako isilunearen ostean zuengana dator berriro Komite Arroxa proposamen berri batekin. Oraingo honetan, eta Urrian mundu mailan “Octubre Trans” mobilizazioak antolatu direla aprobetxatuz (zer esanik ez, no comment, Soraluzen Azaroak harrapatu gaitu) gaiarekin lotutako pare bat jarduera proposatu nahi genizkizuen.
Alde batetik, Urriak 31n gure Zinema Arroxa zikloari hasiera emango diogu 2013/14 kurtso honetarako. Horretarako “Tomboy” pelikula aukeratu dugu. Genero mandatuez eta identitateez hitz egiten digu filmak, hain zuzen  ere ustez askeenak garen une horiek, haurtzarokoak, irudikatuz. Céline Sciamma zuzendariaren pelikula honek maisuki tratatzen du gaia, eta oso aproposa iruditu zaigu zikloari hasiera emateko.
Bestalde, Azaroak 2an, larunbatean, “Transexualidades: otras miradas posibles” liburuaren aurkezpena izango dugu, bere egile Miquel Misséren laguntzarekin. “Transexualidades” urte dexentetako eztabaida kolektiboen ondorio da, eta bere proposamenaren oinarrian ikuspegi aldaketa sakona dago: transexualak zergatik diren edo ez diren aztertu ordez, aztertu dezagun zer dela-eta sortzen duten horrenbesteko mespretxua, beldurra eta ziurgabetasuna gizon/emakume binomioa kolokan jartzen duen pertsonek. Mespretxu hori indarkeria fisiko, sikologiko eta sinbolikoan itzuli ohi da, eta hori, transfobia, da urgentziaz tratatu beharko genukeen gaia.Badakigu larunbat arratsaldea ez dela izaten unerik ohikoena liburu aurkezpen batentzat, baina ezin izan dugu pasatzen utzi liburu paregabe honen egilea gure artean izateko aukera. Aurkezpena gazteleraz izango da, eta liburua bertan eskuratzeko aukera egongo da.
Hemen Tomboy pelikularen trailerra:
Eta hemen karteltxoa:
Azaroa_Komite_Bakarra

Dibujando el genero liburuaren aurkezpena

Pasa deEkainak_28-Gerard_Bat-Txikin astean egindako kontzentrazio, jai eta hitzaldi ezin dibertigarri eta interesgarrien ostean, Uztailak 5ean, ostiralean, Gerard Coll Planas  kataluniarra izango dugu gurekin “Dibujando el género” liburua aurkezten, arratsaldeko 7retan Gaztetxean.

aurkezpena ez da edonolakoa izango, eta liburuaren beraren formatuari zintzoa izanik, irudi eta ilustrazioez lagunduta etorriko da. “Dibujando el género” oso liburu ederra da, lan zail bezain beharrezkoari eusten diona, genero zatiketa eta berak sortzen dituen zapalkuntzak era errez, ilustratu eta ulergarrian baina sinplekeriatan erori gabe azaltzeko gaitasuna duena.

 

Ekainak_28-Gerard_Bi
“Ez diogu gure buruari kuestionatzen zer esan nahi duen gizon edo emakume izatea eta prozesu biologikoen ondorio dela egiatzat ematen dugu. Ilustrazioez lagundutako liburu honek generoa eraikuntza sozial bezala azaldu nahi du. Eraikuntza honek gizon eta emakumeen arteko desoreka baldintzatzen du, eta pertsona trans, intersex, gai, lesbiana eta bisexualen bazterketa suposatzen du.

Liburuaren orrialdetan zehar genero arauek gure bizitzak moldatzeko ezartzen dituzten presio, indarkeria eta diskurtso baztertzaileak azaltzen dira, era ulerterraz eta pedagogikoan.

“Dibujando el género” uztailak 4an 19:00tan Gasteizen (Sukubon) eta uztailak 6an 19:00tan Donostian (Emakumeen etxea, Okendo kalea 9) aurkeztuko da ere.

Ekaineko jardunaldiak!

Poztasun handiz adierazten dizuegu Ekaineko Sexu Askapen Jardunaldiak hemen direla! Zailtasunak zailtasun azkenean lortu dugu egitaraua ixtea eta hemen aurkezteko moduan jartzea.

Duela bi urte oso jardunaldi zabalak antolatu bagenituen (ekimen ugarirekin) eta pasa den urtean gure egoera kolektiboak halakorik egitea ekidin bazuen (oso xumeak izan ziren), aurtengoan erdibide batean kokatzen ditugu jardunaldiok. Ekimen dexente daude kopuruz, ez agian pila bat, baina bai mamitsuak.

Hasteko, eta lehen aldiz, igandea 16an Gaztelekuan tailerra egingo dugu bertara gerturatzen diren gazteekin, “Sexualitatetik askatasuna lantzen” izenburupean.

Ekainak 26an, Zinean Zinema Arroxaren Ekaineko saioa egingo dugu, “Stonewall Uprising” pelikula eskainiz. Pelikulan Sotnewalleko gertakariak azaltzen dira, sexu askapen mugimenduen sorrera suposatuko lukeen mugarria esplikatuz. Hemen ikusi dezakezue pelikularen aurrerapen trailerra. Emanaldia ingelesez izango da, gaztelerazko azpitituluekin.

Ekainak 28an, ostirala, elkarretaratzea burutuko dugu. Aurtengo lema “ikusgarri, anitz eta aske, Soraluze arroxa eraikitzen” izango da. Lemarekin irudikatu nahi dugu herri txiki honetan ere, egunez egun eta askatasuna eraikiz, gune askeak eta seguruak eraikitzearen garratzia. Horretarako ezinbestekoak ditugu ikusgarritasuna eta hezkuntza, errespetuan hazteko.

Horren ondoren, gaztetxean egingo den afarira gonbidatuask zaudete, hilabeteko azken ostiral denetan ospatzen den Tripafesta Beganora. Eta tripa bete dugularik, dantzarako eta festarako aukera izango dugu Dj Korta Y Pega eta Dj OkerrekOrekin!

Asteburu horretan bertan Raquel (Lucas) Platerok “Intersecciones: cuerpos y sexualidades en la encrucijada” liburua aurkeztuko du, igandea 30ean arratsaldeko 6retan. Liburua duela gutxi Bellaterra alrgitaletxeak kaleratu du, eta azken urteak eman duen irakurketa interesgarrienetakoa da, intersekzionalitatearen inguruan zentratzen duena bere ekarpena. Guk esplikatu baino hobe, hemen duzue liburuaren aurkezpena egiteko prestatu duten bideo laburra, Lucasek berak azaldua:

Eta ekaina luzatuz, Uztailak 5ean, ostirala, gaztetxean beste liburu aurkezpen bat izango dugu, oraingoan Gerard Coll-Planas idazlearen eskutik. Soziologoak “Dibujando el género” bere liburu berria aurkeztuko digu, erdi letraz erdi marrazkiz osaturiko liburua, sexualitatea, genero banaketa, sexismoa, homofobia, transexualitatea edo lesbianismoa bezalako kontzeptuak era argi eta hezitzailean azaltzen saiatzen dena. Hemen duzue (katalaneraz) liburuari buruzko erreportaitxo bat. Lasai, hitzaldia ez da katalanez izango 😉

Guzti honetarako beraz, hemen itxarongo zaituztegu. Noski, asko eskertuko genizueke informazio hau ahal bezain beste zabaltzen lagunduko bazenute!